
10 Begiraleku Bermeon
Eseri, arnasa hartu, behatu, harritu, usaindu, erlaxatu eta gehiago, gure begiratokietan, gutxienez 10.
1. Gaztelugatxeko San Juan





Begiratoki txikiz beteriko ibilbidea da Gaztelugatxerakoa. Neguan kantauri itsaso harrotua eta urte osoan zeharreko iluntze eta egunsentiak ikusgarriak dira.
2. Matxitxakoko lurmuturra




Penintsula osoan ezingo duzu lekurik aurkitu iparrerago, itsasargi biek (zaharrak eta berriak) eta naturaren indarrak magiko bihurtzen dute gunea. Zeru eta itsasoaren handitasuna sentitu nahi baduzu geratu eguzkia nola sartzen den ikustera, argazkiak berez aterako zaizkizu.
3. Tala eta Tonpoia



Euskal kostaldean ikuspegi ederrenak dituen parkea, Bermeoko goikaldean dago kokatuta, bertan 60 metroko luzera duen 15 irudiko balearen arrantzari buruzko murala aurkituko duzu, honek, Erdi Aroko balea-industria hobeto ezagutzeko aukera emango dizu. Tonpoi eremua duela gutxi berreskuratu da, eta ingurumen-balio handia du. Bermeoko kultura- eta ingurumen-baliabideei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.
4. Rompeolas




Portu zaharretik Izarorantz ibili ahal izango gara, itsasoan barna sartzen den pasarela haundi honi esker. Azkenengo urteetan itsasoaren enbata sarritan pairatu duen eraikuntza honek, kilometro bat inguruko ibilaldi leun eta ederra eskaintzen du. Gomendatzen dugu, arratsaldean Izaro eta Ogoñora begira joan, edozein lekutan eseri eta itsasoari so berbaldi bat egin ostean, Bermeo atzetik eguzkia nola sartzen den ikustea.
5. Sollube





684 metro dituen deiadar mendi honetatik deitzen zen Gernikako Batzar Nagusietarako, adarra joz eta gauez sutzarrak biztuz. Bertatik, Bizkaiko eskualde guztiak ikus daitezke. 1937ko maiatzean 1000 pertsona baino gehiago hil zen, espainiar eta italiar faxistek, nazien laguntzaz Bilbora bidean bi astez egindako erasoetan. Sollubeko gailurra defendatzen hil zirenen artean, euskal gudariez gain ehundaka errepublikazale asturiar eta kantabriar hil ziren.
6. Baztarre



Madalena bizperan Uztailak 21eko egunez tradizio luzea duen auzoko festak izaten dira. Itsasoaren egoera ezagutzeko lekurik aproposena da eta goiztiarrenek dabiltzanek egunsentiak ikusteko.
7. Almike




Almike da Bermeoren sorrera gune, baserritar auzo honek baseliza eder bat, Aingeru Goardakoaren ermita, jolasgunea, jatetxea eta herri kiroletarako proba lekua ditu.
8. Demiku




Mundaka eta Bermeo arteko landa auzo honetara heldu ezkero, beste mende bateko bizimoduan murgildu izanaren sentipena izango duzu. Ermita bitxia du eta aldapa igo ahala baserri artetik Matxitxako, Izaro eta Ogoñoren ikuspegi pribilejiatua izango dugu.
9. Gaztelu



Portu zaharreko bokale gainean eta Santa Eufemia elizaren atzean kokatua; hiru portuak ikus daitezeke hemendik: komertziala, arrantzarakoa eta zaharra.Miradore atzean etxez inguratuta dagoen Santa Eufemiako plaza xarma bereziko gunea da.
10. Lamera punte




Mundakarako oinezko bidean, portu komertziala azpian dugula begiraleku aparta dago. Autoen bidetik pixka bat aldenduta dagoen tokia izanik, nahiko leku lasai eta barea da, autoa aparkatu eta exertzeko leku paregabea delarik. Bermeotik datorren ipar mendebaldeko haize gozoak laztanduko zaitu.