Bermeon ikusi beharreko 10 lekuak
Hasiera > Bermeon ikusi beharreko 10 lekuak
Bermeoko edozein txokotan egonik erraz arnastu daiteke itsas herri honen historia eta nortasuna. Hala ere, behin Bermeon izanda, honako 10 toki hauei bisita egitea ezinbestekoa da herri zahar honetan murgiltzeko.
Ertzilla Dorrea
Bermeok egun duen eraikin zibil zaharrena da. Mende erdia arte dorrean jendea bizi zen, gaur egun Arrantzaleen Museoa da.
Gaztelu
Portu zaharreko bokale gainean eta Santa Eufemia elizaren atzean kokatua; hiru portuak ikus daitezke hemetik.
Artista ugariren jaioterria da Bermeo: arkitekto, margolari, eskulture... Bermeoko eta baita kanpoko artisten lana ezagutzeko aproposa da gure herria.
Aldezarra
Andra Mari Eliza
Desagertutako Talako Andra Mari eliza handia erortzean eraiki zuten Goiko Plazan, Bañosko kondeen jauregia zegoen lekuan.
Klaustroa eta Frantziskotarren Eliza
Bizkaian fraileen lehenengo komentua izan zen frantziskotarren hau, 1357. urtean Bizkaiko jaunek fundatua izan zen.
Portu Zaharra
Antzinean hemen egiten ziran arrantzako jarduera lanak. Gaur egun, taberna eta komertzio lokalak aurkitzen dira bertan, aisirako ontziekin batera.
San Juan Portala
San Juan Portalea herria inguratzen zuen harresiaren zazpi atarietatik zutik gelditzen den bakarra da. Ate horiek bide nagusienekin lotzen zuten herria.
Santa Eufemia Eliza
Bermeoko elizarik zaharrena da Santa Eufemia. Berezitasun nabarmenena zin eliza izatea da. Bizkaiko Jaunek foruak zin egiten zituzten tokia.
Tala
Herriko goiko aldean kokatzen da begiratoki izugarri hau. Antzina talaieroaren etxea zena, gaur egun ikuspegi paregabea duen txokoa da.