10 Leku Bermeotik hurbil
URDAIBAI
BIOSFERA ERRESERBA
Bermeo Urdaibaiko Erreserba Biosferaren bihotzean dago. 22 herrik osatzen dugun erreserba honetan hainbat museo, interpretazio zentru, begiratoki, ibilbide, eskultura… dago. Gozatu gure artean emango duzuen egunetaz, ehundaka leku zoragarri duzue ezagutzeko eta hainbat plan egiteko.
MUNDAKA
SURF-A ETA HONDARTZA
Mundaka Europa mailan ezker olaturik onena duen tokia da, olatuak hautsi aurretik egiten duen ibilbide luzeari esker. Nazioarteko jende ugari hurbiltzen da herri eder honetara urte osoan zehar, olatu hoberenak udazkenean egoten direlarik. Itsasadarreko ikuspegia zoragarria da Talatik.
Bermeotik autobusak eta trenak daude ordu erdiro eta 20 minututan iritsi zaitezke oinezko bide zoragarritik.
info gehiago: http://www.mundakaturismo.com/
trenen infoa: www.euskotren.es
autobus infoa: http://www.bizkaia.net/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=195&idioma=EU
URDAIBAI BIRD CENTER
BIOSFERAREN BIHOTZEAN
Urdaibai Bird Center naturaren museo bizia da, Gautegiz Arteagan dago eta hegaztiez eta hauen migrazioez gozatzeko eta ikasteko aukera paregabea da. Ekipamendua bera, paduraren eta hezeguneen behatoki aparta da eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean kokatzen da.
info gehiago: http://www.birdcenter.org/
ELANTXOBE
ARKITEKTURA ETA ITSASOA
Euskal kostaldeko herririk politenetarikoa da zalantza gabe. Aldapa izugarri baten eraikita dago, eta bere portuan itsasoko ur gazizko igerileku bitxi bat dago, aproposa haur txikiekin joateko. Kanposantutik gora ikuspegi zoragarridun ibilbide bat doa Ogoñoko lurmuturreraino.
info gehiago: http://www.elantxobe.eu/
OMA
BASO MARGOTUA
Santimamiñeko kobetatik oso hurbil aurkitzen da Omako baso margotua. Agustin Ibarrola artista handiaren artelanaren barnetik paseatzea zentzumenentzako oparia da.
Oma info gehiago hemen
SANTIMAMIÑEKO KOBAK
ARTEA ETA HISTORIA
Santimamiñe Kortezubin dagoen leizea da. Bertan orain dela 13.000 urtetako margoak aurkitzen dira. Bertan Goi Paleolito garaiko margoak daude, Magdaleniar aldikoak, orain dela 13.000 urtetakoak. Hainbat urtez publikoki ikusgai egon ondoren, gaur egun ezin dira osorik bisitatu. Hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiak "Santimamiñe, milaka urteko paisaia" izeneko bisita birtuala antolatu du. 2008an UNESCOk kobazuloak Gizateriaren Ondaretzat izendatu zituzten, Ekain eta Altxerrirekin batera, Altamirako leizearen talde berean sartuz.
Santimamiñe info gehiago hemen
EKOETXEA URDAIBAI
BIOSFERAREN ERAKUSLEIHOA
Helburu nagusia, argazki, ikusentzunezko eta muntai interaktiboen bidez edota naturan bertan egindako irteeren bidez, Biodibertsitatea zer den eta bere funtzioak zeintzuk diren erakustea da.
Horretarako, Busturia udalerrian kokatzen da erreserbaren erdigunean, Euskal Herriko naturgune anitzenean.
info gehiago: http://www.ekoetxea.eus/
BEGIRATOKIAK
URDAIBAIKO GAILURRAK
Urdaibaien hainbat begiratoki dauzkagu, bakan batzuk azpimarratzekotan hauek ditugu:
-
Santa Katalina baseliza (Mundaka)
-
Ereñozarreko San Migel (Ereño)
-
Atxarreko San Pedro (Ibarrangelu)
-
Bizkaiko Balkoia (Mendata)
GERNIKA
HISTORIA ETA OHITURAK
Euskal Herritarren hiri espiritualtzat hartzen da, esanahi historiko eta sinboliko handidun hiria delako, Pablo Picassoren izen bereko artelana aro garaikideko obra garrantzitsuenetakoa da zalantza gabe..
Bertan bisitatzeko derrigorrak: Batzarretxea eta Gernikako Arbola, Europako parkea, Jai Alai frontoia. Astra arma fabrika berreskuratua eta astelehenetako azoka.
Bermeotik autobusak eta trenak ditugu ordu erdiro, trenez joatea gomendatzen da, 20 minututan hainbat paisai interesgarri ikusten delako.
trenen infoa: www.euskotren.es
autobus infoa: http://www.bizkaia.net/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=195&idioma=EU
BILBO
GASTRONOMIA, ARTEA ETA KULTURA