
Udazkenerako 10 plan
Bermeo urte osoan zehar bizirik dagoen herria da. Udazkeneko eguraldi epela aprobetxatuz, itsasoan murgiltzeaz gain, alde zaharrean eta portuan herriko haizeaz goza dezakezu. Garai honetan iluntzeak zoragarriak dira gure kostaldean.
3. Bermeoko ibilbide turistikoa
Ordu bat baino gutxiagotan egin daitekeen ibilbidea da, herriko interesgune guztiak bisitatzen dira. Aukera ona denbora gutxi baduzu gure herria bisitatzeko. Eskuratu planoa hemen edo Turismo Bulegoan.

4. Itsasora irten
Nabigatzea era aproposa da gure oporretako egun bat pasatzeko. Izaro, Ogoño, Akatz, Gaztelugatxe, Matxitxako, Mundakako itsasadarra, Bermeoko badia… Euskal Kostaldeko lekurik ederrenak itsasoz ezagutuz.

5. Txikiteoa euskal ohitura da
Tabernarik taberna ardo batzuk hartzea lagunekin oso aberasgarria da elkarren arteko erlazioak indartzeko. Txikiteoa batez ere asteburuetan egiten dugu, baina astean zehar eguerdietan eta iluntzetan ere bermeotarrek jarraitzen dute usadio honekin. Barikuetan pintxo-potea izaten dugu herrian, alderdi zaharrean batez ere.
Bermeotar jendea oso umoretsu eta alaia da, ez izan beldurrik edozer galdetzeko eta beraiekin hartuemonean jartzeko.

6. Merkatu plaza ezagutu
Bertoko ekoizleek beraien produktuak saltzen dituzte egunero, mendeetan egin izan duten erara. Gainbeheran dagoen usadioa delako eta bertoko produtuen kalitatea handia delako, biziki gomedatzen dizuegu astearteetan eta larunbatetan herriko plaza bisitatzea. Ordutegia: 9:00etatik 14:30ak arte lan egunetan.

7. Begiratu gure agenda
Bermeon astero hainbat ekintza, azoka, erakusketa, kultur ekitaldi…daude. Gomendatzen dizuegu etorri aurretik gure agenda bisitatzea eta zuen gustoko jardueretan parte hartzea.

8. Erosketak egin
Oso atsegina da herrietako komertzioa ezagutzea, besteak beste bertako saltzaileak oso gertukoak direlako. Tratu pertsonalizatua eta era guztietako kalitate goreneko produktu eta zerbitzuak aurkitu ditzakezu. Gainera herri-nortasunarekin zerikusia duten produktuak eskeintzen duten dendak ere badaude, esaterako, Geuzetxuek-en euskal herriko produktu tipikoak, Gaztelugatxe gozotegian San Juanen Oinatzak, San Juanen pasteltxo beteak Atela gozotegian, Buztinen keramika artesanala F.B. Nautic-en itsas estiloko jantziak edo Uhaina Surf &Art-en estilo surfista.
Bestalde hainbat arrain kontserba lantegi ditugu, non salmenta zuzena egiteko dendak dauden. Aukera ezin hobea lehen mailako produktuak oparitzeko. Kontserberen informazioa hemen.

10. Gure auzoak ezagutu
Urtea amaitu bitartean herriko haizedun egun ugari izaten ditugu: Udazken eta neguko eguzkiak giro epel eta gozoa sortzen du, baldintza ezin hobeak Bermeok duen mendigune zabal eta jatorra ezagutzeko. Nordic Walking ibilbideak daude, gaitasun maila desberdinentzako egokituta.