top of page

Udarako 13 plan

Hasiera > Udarako 13 plan

Bermeo urte osoan zehar bizirik dagoen herria da. Udako eguraldi ederra aprobetxatuz, itsasoan murgiltzeaz gain, alde zaharrean eta portuan herriko haizeaz goza dezakezu. Garai honetan iluntzeak zoragarriak dira gure kostaldean.

3. Bermeoko ibilbide turistikoa

​

Ordu bat baino gutxiagotan egin daitekeen ibilbidea da, herriko interesgune guztiak bisitatzen dira. Aukera ona denbora gutxi baduzu gure herria bisitatzeko. Eskuratu planoa hemen edo Turismo Bulegoan.

4. Topa Bermeo: bisita lagun artean

​

Topa Bermeo, Bermeoko alde zaharra eta historia ezagutzeko escape jolasa da  Aukera paregabea koadrilan eta norberaren ritmora, herriko gune historikoan bisita autogidatu dibertigarria egiteko.

 

 

 Informazio gehiago 

​

​

​

​

​

5. Itsasora irten

​

Nabigatzea era aproposa da gure oporretako egun bat pasatzeko. Izaro, Ogoño, Akatz, Gaztelugatxe, Matxitxako, Mundakako itsasadarra, Bermeoko badia… Euskal Kostaldeko lekurik ederrenak itsasoz ezagutuz.

6. Arrantzaleen kofradiara taldeentzako bisita gidatuak 

​

Arrantza munduan murgildu zaitez Bermeoko saregin eta neskatilen eskutik esperientzia honekin gozatuz: enkanteak nola egiten diren, sareak zelan josten diren, arrantza kanpainak, arrain kontserben degustazioa ...Bermeotarren izaera kresaltsua eta bizi-modua barru-barrutik ezagutuko dituzu.

​

Informazio gehiago turismo bulegoan 

​

7. Ibilbide geologiko gidatuak 

 

Bermeoko flysch beltza, Aritzatxuko olistolitoak, Matxitxako eta Gaztelugatxe ingurunea... Eguzkitan gure kostaldeko altxor ekologikoak ezagutu ezazuz Naturtek-eko geologoen eskutik. Naturaz, paisaiaz eta zientziaz danok gozatzeko aukera paregabea era berean gorputza pixka bat mugituz. 

9. Txikiteoa euskal ohitura da

​

Tabernarik taberna ardo batzuk hartzea lagunekin oso aberasgarria da elkarren arteko erlazioak indartzeko. Txikiteoa batez ere asteburuetan egiten dugu, baina astean zehar eguerdietan eta iluntzetan ere bermeotarrek jarraitzen dute usadio honekin. Barikuetan pintxo-potea izaten dugu herrian, alderdi zaharrean batez ere.

 

Bermeotar jendea oso umoretsu eta alaia da, ez izan beldurrik edozer galdetzeko eta beraiekin hartuemonean jartzeko.

10. Merkatu plaza ezagutu

​

Bertoko ekoizleek beraien produktuak saltzen dituzte egunero, mendeetan egin izan duten erara. Gainbeheran dagoen usadioa delako eta bertoko produtuen kalitatea handia delako, biziki gomedatzen dizuegu astearteetan eta larunbatetan herriko plaza bisitatzea. Ordutegia: 9:00etatik 14:30ak arte lan egunetan.

11. Erosketak egin

​

Oso atsegina da herrietako komertzioa ezagutzea, besteak beste bertako saltzaileak oso gertukoak direlako. Tratu pertsonalizatua eta era guztietako kalitate goreneko produktu eta zerbitzuak  aurkitu ditzakezu. Gainera herri-nortasunarekin zerikusia duten produktuak eskeintzen duten dendak ere badaude: Geuzetxuek-en euskal herriko produktu tipikoak, Gaztelugatxe gozotegian San Juanen Oinatzak,  gurin-opilak Atela gozotegian,  Buztinen opari bereziak edo Uhaina Surf & Arten artisautza.

​

Hainbat arrain kontserba lantegi ditugu, non salmenta zuzena egiteko dendak dauden. Aukera ezin hobea lehen mailako produktuak oparitzeko. Kontserberen informazioa hemen.

12. Gure auzoak ezagutu

​

Urtea amaitu bitartean herriko haizedun egun ugari izaten ditugu: Udazken eta neguko eguzkiak giro epel eta gozoa sortzen du, baldintza ezin hobeak Bermeok duen mendigune zabal eta jatorra ezagutzeko. Nordic Walking ibilbideak daude, gaitasun maila desberdinentzako egokituta.

13. Begiratu gure agenda

​

Bermeon astero hainbat ekintza, azoka, erakusketa, kultur ekitaldi…daude. Gomendatzen dizuegu etorri aurretik gure agenda bisitatzea eta zuen gustoko jardueretan parte hartzea.

Please reload

bottom of page