Aldezarra

Erdi aroko hiribildua eta gaur egungoa berdin egitaratuta daude: mendebaletik ekialdera luzatzen diren kaleak, goitik behera  jaisten direnekin gurutzatzen dira, Euskal Herriko hirigune historiko zahar eta handienetarikoa osatuz.

Arrantzale eta gremioetako langile etxe xumeez gain, harriz eraikitako etxe sendo edo dorretxeak ere baziren. Bakarra mantentzen da zutik gaur egun: Ertzilla Dorretxea. Baina izan zen besterik ere: Apiotza, Areiltza, Aroztegi, Arteaga, Ermendurua, Arreskurenaga, Erkoreka, Latxaga, Muxika edo Bañosko kondeen jauregia besteak beste.

Baztarre auzoko begiratoki ederrak, portua eta alde zaharra lotzen ditu. Egun mural bat daukagu Talakoetxea eta Andra Mari kaleen arteko kantoian. Mural honek etxeak eraiki aurretiko Izaro uharteranzko bistak eskaintzen dizkigu. Bermeoko Benito Barrueta Margolari Elkarteak bideratu zuen lana Pedro Laspiur-en kuadroa, Josu Urkidik hormaratuz (2016).

Hiriko eraikuntza nagusiak elizak ziren:

  • Santa Eufemia, portuko Gaztelu izeneko parajean dago. Hirugarrena,

  • San Frantzisko komentua, harresiz kanpo eriki zen.

  • Desagertua dagoen Talako Andra Mari eliza, lekurik altuenean zegoen. Talako Andra Mari eliza desagertu ondoren eraikitako Andra Mari Eliza berria, hiriaren erdigunean eraiki zen, Goiko plazan.

Beste interesgune batzuk

Turismo Bulegoa

Lamera Ibilbidea Z/G 

48370 Bermeo, Bizkaia

turismoa@bermeo.eus

(+34) 94 617 91 54

Website developed by arriguri

Photography by Izaro Abaroa