Artea Bermeon

Artista ugariren jaioterria da Bermeo: arkitekto, margolari, eskulture... Bermeoko eta baita kanpoko artisten lana ezagutzeko aproposa da gure herria

Nestor Basterretxea

Nestor Bastarretxea, Euskal Herriko XX. mendeko erreferente artistiko nagusietako bat izan zen: eskultore, margolari eta zine zuzendari, diziplina anitzetan jardun zen artista unibertsala .

Bermeotarra izanda, bere jaioterrian aire zabaleko eskultura bilduma handiena aurkitzen da: besteak beste Euskal kosmogonia Saila eta Ilargi Amandrearen Mamuak eskultura multzoak,  Matxitxako Guda itsas-gudariei orogarria edo Olatua eskultura erraldoia portuan.

Nestor Bastarretxearen eskutik bisitatu Bermeo

Itsasoarekin lotutako margolanak

Arrantzaleen Museoak itsasoa eta arrantza munduarekin erlazionatutako altxor ugari gordetzen ditu, tartean

Jose Mari Uzelai bermeotarrak Batzokirako margoztutako 15mko hormairudi zoragarria. Merezi du bertara hurbiltzeak, euskal herriko artea hobeto ezagutzeko. Larunbatetan sarrera doan da .

Please reload

Arkitektura garaikidea

Bermeotar arkitektoen belaunaldi aparta izan genuen XIX eta XX. mendeetan : Teodoro Anasagasti, Pedro Ispizua edo Fernando Arzadun. euskal eta europar arkitekturan garai horretako profesional onenen artean daudenak.  XX. mendearen lehenengo erdian nagusi ziren korronte estilistikoetatik ibilbidea egitea posible da metro gutxitan: art déco, modernismoa, arrazionalismoa, eklektizismoa.. 

Gehiago ikusi

Eskulturen ibilbidea

Bermeon zehar herriko historia, kultura eta tradizioak erakusten dituen eskultura bilduma eder eta anitza aurkituko dugu. Hiriko kale eta plazen zehar ibilaldi atsegina eskaintzen digute Casto Solano, Joaquin Lucarini, Enrike Zubiaren  edo Jose Luis Butronen artelanek

Talan, balearen ehizari buruzko 60 metrotako hormairudian ertaroko balea-industriari buruzko guztia ezagutuko duzu. Aldiz, merkatu plaza alboan, Aurelio Artetaren margolanetan oinarritutako mural erraldoiak, lehen sektorea irudikatzen du. Alde zaharrean, Ogoño eta Izaroko paisaiaren hormairudiak kaletartea alaitzen du.

Please reload

Beste interesgune batzuk

Turismo Bulegoa

Lamera Ibilbidea Z/G 

48370 Bermeo, Bizkaia

turismoa@bermeo.eus

94 617 91 54

Website developed by arriguri

Photography by Izaro Abaroa