top of page
1334an Alfonso XI.ak, Gaztelugatxe setiatzen ari zenean, Bermeo harresi batez inguratzeko agindu zuen eta bera eraikitzeko, urteroko 2.000 marabedi eman zituen bost urtez. Geroago, 1353an Don Tello kondeak, Bizkaiko jaunek Bermeon zuten alkazar
zaharraren harria eman zuen harresia eraikitzen jarraitzeko. Antza, 1357rako harresia amaituta egon zen.
Harresiak gaurko alde zaharra inguratzen zuen, Santa Eufemia eliza inguruan hasi eta Portunagusiaren ertzetik San Frantzisko portaleraino jarraituz. Hortik, iparralderantz eginda, aldapan gora, Sanjuanportaleraino luzatzen zen.
Azken ate hau da gaur egun zutik geratzen den bakarra, beste guztiak XIX. mendean zehar eraitsi baitziren. Harresiak Talako Andra Maria elizaren inguruan zeukan bukaera.
Guztira 7 ate izan zituen: Errenteriaportale, Sanmigelportale, Sanfrantziskoportale, Erremedioportale, Santabarbaraportale, Beiportale eta Sanjuanportale. Juan Bautista Belaunzaran arkitektoak 1820an egindako Bermeoko planoa erabili da harresia eta bere ateak irudikatzeko.
*IKONOAK
Panel bakoitzean, ataria bere funtziorik bereizgarrienarekin identifikatzen duen ikono bat jarri dugu
EGILEAK
Dokumentazioa: Bitor Uriarte eta Asier Romero
Ilustrazioa: Rober Garay
Lege-gordailua: BI812-2023
bottom of page