Negurako 10 plan

Bermeo urte osoan zehar bizirik dagoen herria da. Udan itsasoan murguildu zaitezke, baina negua itsaso harroari begira ematea ere plazer hutsa da.

3. Bermeoko ibilbide turistikoa

Ordu bat baino gutxiagotan egin daitekeen ibilbidea da, herriko interesgune guztiak bisitatzen dira. Aukera ona denbora gutxi baduzu gure herria bisitatzeko. Eskuratu planoa hemen edo Turismo Bulegoan.

4. Arrantzaleen kofradiara taldeentzako bisita gidatuak 

Arrantza munduan murgildu zaitez Bermeoko saregin eta neskatilen eskutik esperientzia honekin gozatuz: enkanteak nola egiten diren, sareak zelan josten diren, arrantza kanpainak, kontserben degustazioa ...Bermeotarren izaera kresaltsua eta bizi-modua barru-barrutik ezagutuko dituzu.

 

Informazio gehigo nahi baduzu, galdetu Bermeoko turismo bulegoan. 

 

5. Txikiteoa euskal ohitura da

Tabernarik taberna ardo batzuk hartzea lagunekin oso aberasgarria da elkarren arteko erlazioak indartzeko. Txikiteoa batez ere asteburuetan egiten dugu, baina astean zehar eguerdietan eta iluntzetan ere bermeotarrek jarraitzen dute usadio honekin. Barikuetan pintxo-potea izaten dugu herrian, alderdi zaharrean batez ere.

 

Bermeotar jendea oso umoretsu eta alaia da, ez izan beldurrik edozer galdetzeko eta beraiekin hartuemonean jartzeko.

6. Begiratu gure agenda

Bermeon astero hainbat ekintza, azoka, erakusketa, kultur ekitaldi…daude. Gomendatzen dizuegu etorri aurretik gure agenda bisitatzea eta zuen gustoko jardueretan parte hartzea.

7. Erosketak egin

Oso atsegina da herrietako komertzioa ezagutzea, besteak beste bertako saltzaileak oso gertukoak direlako. Tratu pertsonalizatua eta era guztietako kalitate goreneko produktu eta zerbitzuak  aurkitu ditzakezu. Gainera herri-nortasunarekin zerikusia duten produktuak eskeintzen duten dendak ere badaude, esaterako, Geuzetxuek-en euskal herriko produktu tipikoak, Gaztelugatxe gozotegian San Juanen Oinatzak,  gurin-opilak Atela gozotegian, Buztinen keramika artesanala edota F.B. Nautic-en itsas estiloko jantziak.

 

Bestalde hainbat arrain kontserba lantegi ditugu, non salmenta zuzena egiteko dendak dauden. Aukera ezin hobea lehen mailako produktuak oparitzeko. Kontserberen informazioa hemen.

9. Ibilbide geologiko gidatuak 

 

Bermeoko flysch beltza, Aritzatxuko olistolitoak, Matxitxako eta Gaztelugatxe ingurunea... Abrigatu eta gure kostaldeko altxor ekologikoak ezagutu ezazuz Naturtek-eko geologoen eskutik. Naturaz, paisaiaz eta zientziaz danok gozatzeko aukera paregabea era berean gorputza pixka bat mugituz. 

10. Gure auzoak ezagutu

Urtea amaitu bitartean herriko haizedun egun ugari izaten ditugu: Udazken eta neguko eguzkiak giro epel eta gozoa sortzen du, baldintza ezin hobeak Bermeok duen mendigune zabal eta jatorra ezagutzeko. Nordic Walking ibilbideak daude, gaitasun maila desberdinentzako egokituta.

Please reload

Turismo Bulegoa

Lamera Ibilbidea Z/G 

48370 Bermeo, Bizkaia

turismoa@bermeo.eus

(+34) 94 617 91 54

Website developed by arriguri

Photography by Izaro Abaroa