Gabonak Bermeon
Aurtengo Gabonak ezberdinak izango dira.
Halere guztiontzako hainbat ekintza antolatu ditugu gabonetan gozatzeko Bermeon.
Zaindu eta Gabon zoriontsuak pasatu!
1. Erakusketa: Enrike Zubia
Enrike Zubia artistak bere azken lanak ezagutzeko aukera ematen digu. Margolanez gain, aurton ilustrazioak ere salgai, etorri eta gozatu arteaz.
Noiz: Abenduaren 21etik urtarrilaren 09ra
Astelehenetik barikura: 19:00 - 21:00
Ateburu eta jai egunetan: 13:00 - 14:30
Abenduak 24,031 eta urtarrilak 05: goiz eta arratsalde irekita
Non: Kofradi zaharrean
2. Olentzero eta Mari Domingiri harrera
Aurton Olentzero eta Mari Domingi ez dira kaleetan zehar ibiliko, baina harrera egingo diegu Goiko palzanArtza frontoian abenduaren 24ean. Segurtasun neurri guztiak hartuko ditugu denok Olentzero eta Mari Domingirekin gozatu ahal izateko eta argazkiak ateratzeko.
Noiz: Abenduak 24, 17:30tatik 20:00etara
Non: Goiko plazan
3.Gabonetako esku pelota partida
Aurton, gabonetan pelota partiduetaz gozatu ahal izango dugu.
Noiz: Abenduak 24 eta 31, 17:00etan
Non: Artza frotnoian
Sarrerea libre edukiera bete arte.
4. Eguberriko meza abestua eta gabon kontzertua
Izaro Abesbatzaren eskutik
Aurton ere, beti be posible bada egoeraren arabera, abenduaren 25ean Izaro abesbatzaren eskutik eguberriko meza abestua izango dugu gabon giro goxoan murgiltzeko. Gainera, gabon kontzertua ere eskeiniko digute
Meza abestua
Noiz: Abenduak 25, 13:00etan
Non: Prantzisko Deuna eleizan. Sarrerea libre edukiera bete arte.
Gabonetako kontzertua EGUNGO EGOERA DELA ETA BERTAN BEHERA GERATU DA!!
Noiz: Abenduak 28, 19:30etan
Non: Prantzisko Deuna eleizan. Sarrerrea libre edukiera bete arte.
5. Arrantzaleen museoa: "Gabonetako umeen tailerrak 2021"
Abenduaren 28, 29,30 eta 31 an 5 eta 10 urte bitarteko umeentzako tailerrak izango dira Arrantzaleen museoan. Ekintza didaktiko ezbardinak burutuz, umeek arrantzaleen munduan murgiltzeko aukera izango dute.
Noiz: Abenduak 28, 29 , 30 eta 31 11:00etan
Non: Arrantzaleen museoan
6. Spirit gospel taldearen kontzertua
Gospel kontzertu ederragaz gozatzeko aurkera izango dugu.
Noiz: Abenduak 30, 19:00etan
Non: Santa Maria eleizan
Gonbidapenak: Gizarte eta Kultur Etxean abenduaren 20etik aurrera
7. Etorri eta dastatu: hegaluze eta txakolin maridajea
Gure produktu onetetarikoen maridajea Itziar Madariaga sukaldaria (Oker taberna) eta Jon Andoni Rementeria (Remenetxe jatetxea) sumilleraren eskutik.
Noiz: Abenduak 29 eta 30, 19:00etan ATZERATUTA!!
Non: Udal merkatu plazan
Sarrerak: 5 € Bermeoko turismo bulegoan (Covid-19 ziurtagiria behar da)
8. Umeentzako barrakak
Bermeoko Udalak barrakak jarri ditu Lameran, ohe elastikoak eta Dragoiaren barraka.
Noiz: Abenduak 29 eta 30, 19:00etan
Astean zehar : 16:30-21:30
Jaiegunetan: 12:00-14:00-16:30-22:30
Non: Lameran
Sarrerak: 2,50€ .Abenduaren 27an eta urtarrilaren 3an eta 10ean prezio herrikoia (1,50€). Herriko saltokietan 1€ deskontu tiket-a lortzeko aukera ere egongo da 10 euroko erosketa bakoitzagatik
9. Hiru errege magoen agerraldia
Noiz: urtarrilak 5, 18:00etatik 21:00etara
Non: Artza frontoiaren aurrekaldean
Informazio gehiago udaleko web gunean www.bermeokoudala.com eta sare sozialetan.