top of page
s3 - I.jpg

Gaztelugatxeko San Juan

GAZTELUGATXEKO SAN JUAN; BISITA AHAZTEZINA!

Gaztelugatxe bisitatzeko orduan  kontuan hartu beharreko gomendioak eta aholkuak.

KONTUAN IZAN:

  • Oinezko ibilbideak ahalegin fisikoa eskatzen du, ermitako eskaileretara iritsi arteko desnibeletik, eskailera bera (241 maila), eta ibilbide beraren buelta.

  • Bihotzarekin lotutako osasun-arazoak badituzu, arnas gutxiegitasuna edo mugikortasun murriztua baduzu, ez dugu txango hau gomendatzen.

  • Txangoa hasi aurretik, gogoratu eguzki-krema ematea eta ura eraman hidratatzeko.

  • ibiltzeko oinetako egokiak eraman behar dira.

Gaztelugatxe-01-Small.jpg

1. Gaztelugatxeko San Juan bisitatzeko tiketak

Goi sasoian, jai egunetan eta zubietan, derrigorrezkoa da doakoa den tiketa edukitzea Gaztelugatxe bisitatu ahal izateko.

Eskuratu zure tiketa hemen

Aste Santuan eta udan

s3 - I.jpg

2. Gaztelugatxe bisitatzeko autobusak gida turistiko laguntzailearekin

Bisita honetan, bermeotarren sinesmen, erritu eta ohituren bidez Gaztelugatxeko Donienaren nortasuna hobeto ezagutzeko aukera izango du bisitariak, ermita ere bisitatuz, Gaztelugatxeko San Juan Bermeoko zati eta esentzia baita.

 

Aldi berean, Gaztelugatxeko Donieneko ingurumen-berezitasunak ezagutuko dira. Ingurune babestu hori guztion artean zaindu behar dugu, eta zerbitzu honekin Gaztelugatxeko Donieneko esperientzia bultzatu nahi da, ikuspegi ekoturistiko batetik.

bottom of page