Hilabete gastronomikoak
Zatoz bisitatzera eta gozatu gure gastronomiaz:
hilabete bakoitzean, hegaluze edo atunean oinarritatuako plater bat eskainiko dute Bermeoko jatetxeek eta zuokin partekatuko dugu gure sukaldatzeko trebezia eta sekretuak
herriko sukaldariek egingo duten showcooking-etan
Mahaia prest dago. On egin !
1. Abuztua: Marmitakoa
Dastatu gure historia Bermeoko udako plater tipiko honekin. Hegaluzearen kostera betean, gure nortasuna sentitu ahal izango duzu ahoan eta era berean arrantza sektorearen lana balioan jarri.
Ikusi eta ikasi...Bermeoko Kafe Antzokiko sukaldariak prestatu zigun
marmitakoa merkatu plazan egindako showcooking-ean
2. Iraila: Bermeoko ensalada
2. Iraila: Hegaluzea Bermeoko modura
Erabateko freskotasuna, erraz prestatzen den plater eta gainera oso gozoa. Kualitate nagusia lehengaiaren kalitate gorena da. Bermeoko etxeetan antzinatik gozatzen den zaporea.
Bermeoko Kasinoa jatetxearen eskutik Bermeoko ensalada nola egin ikasteko aukera duzu. Saiatu zaitez zu ere etxean sukaldatzen!
3. Urria: Atuna tomatearekin
Betiko plater koloretsua. Osagai nagusi biak, tomatea eta atuna, ezin hobeto ustartzen dira. Xumetasuna zerbait bikain bilakatzen denean, bertsio asko eta asko dituen plater hau sortzen da.
San Pedro Kofradia jatetxeko sukaldariak prestatu digu atuna tomatetan. Ikasi, erosketak egin merkatuan eta etxean zeuk prestatu!
4. Azaroa: Atun albondigak
Atuna jateko beste modu bat, oso egokia etxeko txikienentzat. Familiarako plan gastronomiko onena.
Kai Alde tabernako sukaldariak eskeintzen digun showcooking-ean plater berezi hau zelan egin ikasiko dugu. Animatu gero familian prestatzen, merkatuan osagai guztiak aurkituko dituzu.
6. Abendua: Kontserbako atun eta hegaluze kutixiak
Sukaldari bakoitzaren irudimenak harritu egin gaitu Herriko kontserba lantegiek egindako kalitate goreneko produktuekin baliatuz, kutixiak prestatu dituzte.
Artza jatetxearen eskutik, gure kontserbagintza eta sukaldea zelan uztartu ikasi genuen.