top of page

Mendia ere gure indargune

BERMEO

Bermeok 9 auzo dauzka, bakoitzak badu bere xarma, urte osoan zehar ospatzen diren jai, baserri zahar eta ermita bereziekin… guztiak ezagutzeko,  Bermeon esaten dugun moduan “bideak egitea” da aukera egokiena, oinez ibiltzea. Nordic walkingeko 4 ibilbide dauzkagu, zailtasunaren araberakoak. Ibilbide guztiak turismo bulego aurrean hasten dira, baina aukera dago garraio publikoa erabilita beste puntu batzuetatik ibilbidea hasteko, adibidez, Sollubetik.

URDAIBAI

Paisaia harrigarrienen bihotzetik ibiltzea posible da Urdaibaien.  10 PR daude, non ibiltariek paisaia ezberdinekin disfrutatuko duten eta biosfera erreserbako lekurik deigarrienak bisitatuko dituzte. Ibilbideen informazioa hemen.​

ARRAIN ETA ARDOAREN IBILBIDEA

Arabar Errioxako Oion eta Bermeo antzinatik lotuta daude ardo eta arrainaren ibilbideari esker. Kostaldetik arraina eramaten zuten Gaztelarantz, bueltan ardoa hartzen zuten Arabar Errioxan eta hona ekarri. Joan etorri hori egiteko bidea GR38 bezala ezagutzen den bidea da.

 

Gaur egun gure geografia hegotik iparrera ezagutzeko plan bikaina da, 7 etapetan egiten delarik. Pasaia ezberdinak, mahastietatik kostara, gastronomia ezberdinak, kultur eta ondare historikoa… gure herrietako bazter bitxienak aste betez ezagutzeko modu aproposa da.

Informazio gehiago hemen.

BTT IBILBIDEAK

Bermeok mendiko bizikletan egiteko hiru ibilbide ditu. Ibilbide zirkularrak dira, eta zailtasun maila desberdina du bakoitzak; jarduera horretan hasi berriak nahiz adituak direnentzako diseinatutako ibilbideak dira. Ibilbide horietan, Bermeo udalerriko inguru eder ugari ezagutuko ditugu, hala nola kostaldea, Matxitxako lurmuturra nahiz Solllubeko paisaia menditsuak.

Eskuratu ibilbideare planoa hemen.

Gogoratu:

  • Eraman beti zure zaborra etxera.

  • Zure txakurraren arduraduna zeu zara.

  • Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiak errespetatu.

  • Ez suntsitu inoiz landare, txori, animalia edo paisaiaren ezaugarri geologiko bat nahita edo axolagabekeriaz.

  • Ez trabatu edo suntsitu kultur ondareko guneak.

bottom of page