Negua familian
Bakarrik baino, umeekin hobeto; familian egiteko planak.
1. Bermeo-Gernika tren txangoa
Portua, lurmuturrak, itsasadarra, tunelak, hondartzak, padura, basoak… Tren ibilbide hau hainbat herritatik pasatzen da, umeentzako zein gurasoentzako estimuluz beteriko bidai zoragarria izaten da.
2. Arrantzaleen Museoa
Ia asteburu guztietan dago umeek parte hartzeko tailer bereziren bat, plan ezinhobeak dira itsasoari buruz ezagupenak zabaltzeko. Arrantzaleen museoaren agendan ikusi bisitatzen gaituzun datak zeintzuk diren eta gustuko duzun zer edo zer aurkitzen baduzu.
3. Topa Bermeo: bisita dibertigarria
Ezagutu Bermeo jolasten! Escape jolas honekin, kalean jolasten ari zaran bitartean gune historikoa ezagutuko duzu. Aukera paregabea familia edo koadrilan detektibe izango bazinateke moduan herriko gune historikoan bisita autogidatu dibertigarria egiteko.
4. Jolasguneak
Herrian hainbat jolasgune dauzkagu, besteak beste: Lameran, Talan, Erreten Lameran eta auzoetan. Talakoak itsasorako bista izugarriak daude umeek gustoko duten bale arrantzaren inguruko muralekin.
5. Umeentzako zinea
Asteburu arratsaldeetan umeentzako zinea dugu Nestor Basterretxea aretoan. Bazkalosteko siestaren ordezko plan aproposa. Pelikula hauek geure agendan aurkituko dituzu.
6. Haurren eskualdea
Urdaibai erreserba biosfera bat da, naturaren inguruan gozatzeko hainbat toki daude: Ekoetxea (Familientzat oso egokiak dire tailerrak dituzte), Bird Center (txori migrarien nondik norakoak ezagutzeko leku paregabea), Basondo (bertoko animaliak gertutik ezagutzeko parada), Omako basoa (imaginazio eta sormenaren basoa) edota hondartzan, neguan ere oso ederrak dira eta jolasean aritzeko leku zabal eta lasaiak dira.