top of page

San Juan Portala

Interes Puntuak > San Juan Portala

San Juan Portalea herria inguratzen zuen harresiaren zazpi atarietatik zutik gelditzen den bakarra da. Ate horiek bide nagusienekin lotzen zuten herria. 

San Joan Portaleari Gaztelugatxeko San Joan baselizaren biderako irteera izateagatik deitzen zaio horrela. Harresiak zuen garrantzitsuenetakoa zen, arkuaren gainean dorre antzeko eraikuntza ere badu eta. 

 

Atea XIV. mendekoa da. Hiribilduaren barrurantz beheratutako arkua du portaleak eta kanpoaldera berriz arku zorrotza, bestea baino altuagoa. Bien artean hiribildua ixten zuen atea zegoen tartea dago. Beheratutako arkuaren gainean horma-hobi bat dago, San Joanen irudia duena.

Kondairaren arabera San Juan Bateatzailea Bermeoko portura heldu eta hiru pausutan Gaztelugatxeko hatxeraino joan zen.

Zapaldu zuen lekuetan haren oinatzak geratu omen ziren markatuta lurrean. Lehengo pausuaren oinatza, Portalearen azpian dagoen harlauz batetan irudikatuta dago.

Bizkaiko komertzio portu garrantzitsuena eta biziena zen Bermeo XIII eta XIV. mendeetan. Harresiko hiru portale merkataritzara bideratuta zeuden: Erremedioportale (Bilboranzko bidean), Errenteriportale (portu nagusian, Lameran). Izan ere, itsasoak komertziorako aukera ematen zuen eta Sanfrantziskoportale hegoaldean.

Batetik, harrapatzen ziren arrain kopuru handien zati bat kanpora saltzen zen, batez ere neguan, gatzetan edo izotzetan kontserbatuta. Bestetik, landa eremuetako ardoa, egurra eta ikatza ere Bermeotik garraiatzen zen itsasoz.

Erdi Aroan, Bermeok zazpi ate edo portale zeuzkan:

  • Beiportale: Nekazari kalearen iparreko muturrean zegoena. 1886an erauzia.

  • Santabarbaraportale: Nardiz tar Jon kalearen mendebaleko muturrean zegoena. 1833an bota zen.

  • Erremedioportale: Erremedio kalearen hasieran kokatua, 1827an behera bota zen. Portale honetan kartzela omen zegoen.

  • Sanfrantziskoportale:  Frantziskotarren konbentu aurrean, Aldatzeta kalearen hasieran. Lehenago Errementarien portalea bezala ezagutzen zen: Burdindegiak eta ontziolak aurkitzen ziren inguruan.

  • Sanmigelportale: San Migeleko eskilarak dauden lekuan egon zen, Lamera parkean. 1829. Urterarte iraun zuen.

  • Errenteriaportale: Egungo Lamera parkearen erdian kokatua. Portale honetan zegoen, hiribilduko errenteria edo aduana.

Beste interesgune batzuk
bottom of page