top of page

Santa Eufemia Eliza

Interes Puntuak > Santa Eufemia Eliza

Bermeoko elizarik zaharrena da Santa Eufemia. Berezitasun nabarmenena eliza juraderoa izatea da. Bizkaiko Jaunek foruak zin egiten zituzten tokia.

Mezak: egunero 12etan eta jai egunetan 13:00etan

Santa Eufemia eliza seguruenik XIII. mendean eraikia izan zen eta XV. mendearen amaieran berreraiki zuten. Bermeoko elizarik zaharrena da. Bermeoko portu bien artean dago, eta horregatik “portukoa” ere deitzen zaio. 


Estilo arkitektonikoari dagokionez, gotikoa da, leihoetan, ateetan eta gangetako nerbioetan ikusten den moduan. Nabe bakarrekoa da, mutur batean korua du eta burualdea berriz, poligonala da eta bi kapera ditu. Eskuinaldeko bigarren kaperaren ondoan Mendozatarren hilobia dago (lehenago Aroztegitarrena izandakoa), gotiko loretsuan egindakoa. Dorrea, 1783an eraikitakoa da, eta pinakuloekin apaindutako kupula du, Gabriel Kapelastegi maisuaren diseinuarekin. 

Santa Eufemia elizaren berezitasun nabarmenena, eliza juraderoa izatea da, Larrabetzuko Goikolexeako San Emeterio eta San Zeledonio  eta  Gernikako Andra Mari elizekin batera. Eliza honetan zin egin behar izaten zituzten foruak Bizkaiko Jaunek.

 

1995. urtean monumentu Historiko Artistiko izendatu zuten.

Beste interesgune batzuk
bottom of page