Udako planak
Bermeo urte osoan zehar bizirik dagoen herria da. Udako eguraldi ederrak aprobetxatuz,
alde zaharrean eta portuan herriko haizeaz goza dezakezu.
Garai honetan iluntzeak zoragarriak dira gure kostaldean.
2. Bermeoko ibilbide turistikoa
Ordu bat baino gutxiagotan egin daitekeen ibilbidea da, herriko interesgune guztiak bisitatzen dira. Aukera ona denbora gutxi baduzu gure herria bisitatzeko. Eskuratu planoa hemen edo turismo bulegoan.
3. Itsasora irten
Nabigatzea era aproposa da gure oporretako egun bat pasatzeko. Izaro, Ogoño, Akatz, Gaztelugatxe, Matxitxako, Mundakako itsasadarra, Bermeoko badia… Euskal Kostaldeko lekurik ederrenak itsasoz ezagutuz.
4.Topa Bermeo: bisita lagun artean
Topa Bermeo, Bermeoko alde zaharra eta historia ezagutzeko escape jolasa da Aukera paregabea koadrilan eta norberaren erritmora, herriko gune historikoan bisita autogidatu dibertigarria egiteko.
5.Bisita gidatua: Bermeo, bizi izan genituen mareetatik gatoz
Urdailife-en eskutik, ibilbidea Bermeoko herriaren zehar, historiako gertakariek bere izaera nola baldintzatu duten ezagutzeko. Bermeo Bizkaiko hiriburua zen garaitik hasita, marinelen abenturak eta bermeoko emakumeen indarra ahaztu gabe.
6. Arrantzaleen Museoa bisitatu
Erakusketa iraunkorra oso interesgarria da. Bermeo eta itsasoarekin lotutako jarduerak interesatzen bazaizkizu, ezin duzu galdu. Honez gain hitzaldiak, kultur ekintzak edota erakusketak antolatzen dituzte. Igande arratsaldeetan eta astelehenetan itxita dago. Larunbatetan sarrera doan.
Gehiago ikusi
Frantziskotarren konbentuan Euskal Herriko klaustro eder eta zaharrenetakoa dugu, egunean zehar irekita dago.Klaustroan Nestor Basterretxea eskultore handiaren lanak daude. Eliza ere ikusgarria da.
Maiatzetik urrira arte, Jose Angel Lasa eskultorearen erakusketaz gozatu ahal izango duzu Frantziskotarren klaiustroan:
Ostirala: 18:00 - 20:00
Larunbata: 12:00 - 14:00 / 18:00 - 20:00
Igandea: 12:00 - 14:00
Informazio gehiago: abengoa9@gmail.com / 605716462
8. Txikiteoa euskal ohitura da
Tabernarik taberna ardo batzuk hartzea lagunekin oso aberasgarria da elkarren arteko erlazioak indartzeko. Txikiteoa batez ere asteburuetan egiten dugu, baina astean zehar eguerdietan eta iluntzetan ere bermeotarrek jarraitzen dute usadio honekin.
Udan, Bermeo tuna pintxo tourri esker hegalabur eta hegaluze pintxoetaz goza dezakezu: pintxo hoberena aukeratu ere berean zozketa batetan parte hartuz.
Bermeotar jendea oso umoretsua eta alaia da, ez izan beldurrik edozer galdetzeko eta beraiekin hartu-emonean jartzeko.
9. Arrantzaleen kofradiara taldeentzako bisita gidatuak
Arrantza munduan murgildu zaitez Bermeoko saregin eta neskatilen eskutik esperientzia honekin gozatuz: enkanteak nola egiten diren, sareak zelan josten diren, arrantza kanpainak, arrain kontserben degustazioa ...Bermeotarren izaera kresaltsua eta bizi-modua barru-barrutik ezagutuko dituzu.
Informazio gehiago turismo bulegoan
10. Merkatu plaza ezagutu
Bertoko ekoizleek beraien produktuak saltzen dituzte egunero, mendeetan egin izan duten erara. Gainbeheran dagoen usadioa delako eta bertoko produtuen kalitatea handia delako, biziki gomedatzen dizuegu astearteetan eta larunbatetan herriko plaza bisitatzea.
11. Gure auzoak ezagutu
Udako egunetako giro epel eta gozoa aprobetxatuz, Bermeok dituen mendiguneak eta auzo bideak ezagutzeko aukera ugari ditugu: auzo bideak,
.Nordic Walking ibilbideak eta BTT ibilbideak eta gaitasun maila desberdinentzako egokituta.
Tribisburun penintsulako iparraldeko nekropolis erromatar haundiena bisitatzeko aukera duzu. Nolakoak ziren bertan hilobiratu zituzten pertsonak? Arkeologoen eskutik egiten diran bisita gidatuetan Urdabaiko aztarnategietako sekretuak ezagutuko dituzu.
Informazioa erreserbak 688 856 689 / ibilbideak@bizkaia.eus
12. Erosketak egin
Oso atsegina da Bermeoko komertzioa ezagutzea: tratu pertsonalizatua eta kalitate goreneko produktu eta zerbitzuak aurkituko dituzu. Herri-nortasunarekin zerikusia duten produktuak ere badaude: Geuzetxuek-en euskal herriko produktuak, Gaztelugatxe gozotegian San Juanen Oinatzak, Atela gozotegian San Juanen opiltxo beteak, Buztin , Elorrin eta HiruLauen opari bereziak edo Uhaina Surf & Art.
Hainbat arrain kontserba lantegi ditugu, non salmenta zuzena egiteko dendak dauden. Aukera ezin hobea lehen mailako produktuak oparitzeko. Bermeoko kontserberen informazioa hemen.