top of page

Negurako 10 plan

Bermeo urte osoan zehar bizirik dagoen herria da. Udan itsasoan murguildu zaitezke, baina negua itsaso harroari begira ematea ere plazer hutsa da.

3. Bermeoko ibilbide turistikoa

Ordu bat baino gutxiagotan egin daitekeen ibilbidea da, herriko interesgune guztiak bisitatzen dira. Aukera ona denbora gutxi baduzu gure herria bisitatzeko. Eskuratu planoa hemen edo Turismo Bulegoan.

4. Merkatu plaza ezagutu

Bertoko ekoizleek beraien produktuak saltzen dituzte egunero, mendeetan egin izan duten erara. Gainbeheran dagoen usadioa delako eta bertoko produtuen kalitatea handia delako, biziki gomedatzen dizuegu astearteetan eta larunbatetan herriko plaza bisitatzea. Ordutegia: 9:00etatik 14:30ak arte.

5. Txikiteoa euskal ohitura da

Tabernarik taberna ardo batzuk hartzea lagunekin oso aberasgarria da elkarren arteko erlazioak indartzeko. Txikiteoa batez ere asteburuetan egiten dugu, baina astean zehar eguerdietan eta iluntzetan ere bermeotarrek jarraitzen dute usadio honekin. Barikuetan pintxo-potea izaten dugu herrian, alderdi zaharrean batez ere.

 

Bermeotar jendea oso umoretsu eta alaia da, ez izan beldurrik edozer galdetzeko eta beraiekin hartuemonean jartzeko.

6. Begiratu gure agenda

Bermeon astero hainbat ekintza, azoka, erakusketa, kultur ekitaldi…daude. Gomendatzen dizuegu etorri aurretik gure agenda bisitatzea eta zuen gustoko jardueretan parte hartzea.

7. Erosketak egin

Oso atsegina da herrietako komertzioa ezagutzea, besteak beste bertako saltzaileak oso gertukoak direlako. Tratu pertsonalizatua eta era guztietako kalitate goreneko produktu eta zerbitzuak  aurkitu ditzakezu. Gainera herri-nortasunarekin zerikusia duten produktuak eskeintzen duten dendak ere badaude, esaterako, Geuzetxuek-en euskal herriko produktu tipikoak, Gaztelugatxe gozotegian San Juanen Oinatzak,  gurin-opilak Atela gozotegian, Buztinen keramika artesanala edota F.B. Nautic-en itsas estiloko jantziak.

 

Bestalde hainbat arrain kontserba lantegi ditugu, non salmenta zuzena egiteko dendak dauden. Aukera ezin hobea lehen mailako produktuak oparitzeko. Kontserberen informazioa hemen.

9. Asteburuetan zinea Nestor Basterretxea aretoan

Neguko asteburuetan arin iluntzen du egunak eta oso ohikoa da eguraldi zakarra egitea. Ikusi agendan ze pelikula dugun eta joan estreinaldia gozatzera. Haurrentzako zein nagusientzako pelikulak izaten dira.

10. Gure auzoak ezagutu

Urtea amaitu bitartean herriko haizedun egun ugari izaten ditugu: Udazken eta neguko eguzkiak giro epel eta gozoa sortzen du, baldintza ezin hobeak Bermeok duen mendigune zabal eta jatorra ezagutzeko. Nordic Walking ibilbideak daude, gaitasun maila desberdinentzako egokituta.

Please reload

bottom of page