top of page

Udazkenerako 10 plan

Bermeo urte osoan zehar bizirik dagoen herria da. Udazkeneko eguraldi epela aprobetxatuz, itsasoan murgiltzeaz gain, alde zaharrean eta portuan herriko haizeaz goza dezakezu. Garai honetan iluntzeak zoragarriak dira gure kostaldean.
Arrantzaleen_Museoa-Erakusketa-02-Medium

2. Arrantzaleen Museoa bisitatu

Erakusketa iraunkorra oso interesgarria da. Bermeo eta itsasoarekin lotutako jarduerak interesatzen bazaizkizu, ezin duzu galdu. Honez gain hitzaldiak, kultur ekintzak edota erakusketak antolatzen dituzte. Igande arratsaldeetan eta astelehenetan itxita dago. Larunbatetan sarrera doan. 

Gehiago ikusi

Bisita-gidatua-Bermeo-Urdailife.jpg

3.Bisita gidatua: Bermeo, bizi izan genituen mareetatik gatoz

Urdailife-en eskutik, ibilbidea Bermeoko herriaren zehar, historiako gertakariek bere izaera nola baldintzatu duten ezagutzeko. Bermeo Bizkaiko hiriburua zen garaitik hasita,   marinelen abenturak eta bermeoko emakumeen indarra ahaztu gabe.

Informazio gehiago eta erreserbak 

_69A1046.jpg

4. Itsasora irten

Nabigatzea era aproposa da gure aisialdiko egun bat pasatzeko. Izaro, Ogoño, Akatz, Gaztelugatxe, Matxitxako, Mundakako itsasadarra, Bermeoko badia… Euskal Kostaldeko lekurik ederrenak itsasoz ezagutuz.

Gehiago ikusi

Ertzilla-11.jpg

5. Bermeoko ibilbide turistikoa

Ordu bat baino gutxiagotan egin daitekeen ibilbidea da, herriko interesgune guztiak bisitatzen dira. Aukera ona denbora gutxi baduzu gure herria bisitatzeko. Eskuratu planoa hemen edo turismo bulegoan.

Neskatilak txiki .jpg

6. Arrantzaleen kofradiara taldeentzako bisita gidatuak 

Arrantza munduan murgildu zaitez Bermeoko saregin eta neskatilen eskutik esperientzia honekin gozatuz: enkanteak nola egiten diren, sareak zelan josten diren, arrantza kanpainak, arrain kontserben degustazioa ...Bermeotarren izaera kresaltsua eta bizi-modua barru-barrutik ezagutuko dituzu.

Informazio gehiago 94 617 91 54

Tala_S_Txikiteoa-4.jpg

7. Txikiteoa euskal ohitura da

Tabernarik taberna ardo batzuk hartzea lagunekin oso aberasgarria da elkarren arteko erlazioak indartzeko. Txikiteoa batez ere asteburuetan egiten dugu, baina astean zehar eguerdietan eta iluntzetan ere bermeotarrek jarraitzen dute usadio honekin.

Barikuetan, pintxo - potea aurkituko duzu Bermeoko tabernetan. 

 

Bermeotar jendea oso umoretsua eta alaia da, ez izan beldurrik edozer galdetzeko eta beraiekin hartu-emonean jartzeko.

prueba pano merkata.jpg

8. Merkatu plaza ezagutu

Bertoko ekoizleek beraien produktuak saltzen dituzte egunero, mendeetan egin izan duten erara. Gainbeheran dagoen usadioa delako eta bertoko produtuen kalitatea handia delako, biziki gomedatzen dizuegu astearteetan eta larunbatetan herriko plaza bisitatzea. 

Ordutegia: 9:00etatik 14:30ak arte lan egunetan.

Gaztelugatxe-2_S_ Erosketak.jpg

9. Erosketak egin

Oso atsegina da Bermeoko komertzioa ezagutzea: tratu pertsonalizatua eta kalitate goreneko produktu eta zerbitzuak aurkituko dituzu. Herri-nortasunarekin zerikusia duten produktuak ere badaude: Geuzetxuek-en euskal herriko produktuak, Gaztelugatxe gozotegian San Juanen Oinatzak, Atela gozotegian San Juanen opiltxo beteak, Buztin eta Elorriren opari bereziak edo Uhaina Surf & Art ​e Hirulau Souvenir.

​Hainbat arrain kontserba lantegi ditugu, non salmenta zuzena egiteko dendak dauden. Aukera ezin hobea lehen mailako produktuak oparitzeko. Bermeoko kontserberen informazioa hemen.

thumbnail (3).jpg

11. Gure auzoak ezagutu

Udako egunetako giro epel eta gozoa aprobetxatuz, Bermeok dituen mendiguneak eta auzo bideak ezagutzeko aukera ugari ditugu: auzo bideak, Nordic Walking ibilbideak eta BTT ibilbideak eta gaitasun maila desberdinentzako egokituta.

 

Tribisburun, penintsulako iparraldeko nekropolis erromatar haundiena bisitatzeko aukera duzu.

19-730x365.jpg

12. Begiratu gure agenda

Bermeon astero hainbat ekintza, erakusketa, kultur ekitaldi…daude. Gomendatzen dizuegu etorri aurretik gure agenda ikustea eta zuen gustoko jardueretan parte hartzea.

bottom of page