Neguko planak
Bermeo herri aktiboa da urte osoan. Gozatu gure paisaiez, jarduerez eta gastronomiaz, eta murgildu gure kulturan eta identitatean.
Ongi etorriak Bermeora
2. Arrantzaleen Museoa bisitatu
Erakusketa iraunkorra oso interesgarria da. Bermeo eta itsasoarekin lotutako jarduerak interesatzen bazaizkizu, ezin duzu galdu. Honez gain hitzaldiak, kultur ekintzak edota erakusketak antolatzen dituzte. Igande arratsaldeetan eta astelehenetan itxita dago. Larunbatetan sarrera doan.
3.Bisita gidatua: Bermeo, bizi izan genituen mareetatik gatoz
Urdailife-en eskutik, ibilbidea Bermeoko herriaren zehar, historiako gertakariek bere izaera nola baldintzatu duten ezagutzeko. Bermeo Bizkaiko hiriburua zen garaitik hasita, marinelen abenturak eta bermeoko emakumeen indarra ahaztu gabe.
4. Itsasora irten
Nabigatzea era aproposa da gure aisialdiko egun bat pasatzeko. Izaro, Ogoño, Akatz, Gaztelugatxe, Matxitxako, Mundakako itsasadarra, Bermeoko badia… Euskal Kostaldeko lekurik ederrenak itsasoz ezagutuz.
5. Bermeoko ibilbide turistikoa
Ordu bat baino gutxiagotan egin daitekeen ibilbidea da, herriko interesgune guztiak bisitatzen dira. Aukera ona denbora gutxi baduzu gure herria bisitatzeko. Eskuratu planoa hemen edo turismo bulegoan.
6. Arrantzaleen kofradiara taldeentzako bisita gidatuak
Arrantza munduan murgildu zaitez Bermeoko saregin eta neskatilen eskutik esperientzia honekin gozatuz: enkanteak nola egiten diren, sareak zelan josten diren, arrantza kanpainak, arrain kontserben degustazioa ...Bermeotarren izaera kresaltsua eta bizi-modua barru-barrutik ezagutuko dituzu.
Informazio gehiago 94 617 91 54
7. Txikiteoa euskal ohitura da
Tabernarik taberna ardo batzuk hartzea lagunekin oso aberasgarria da elkarren arteko erlazioak indartzeko. Txikiteoa batez ere asteburuetan egiten dugu, baina astean zehar eguerdietan eta iluntzetan ere bermeotarrek jarraitzen dute usadio honekin.
Barikuetan, pintxo - potea aurkituko duzu Bermeoko tabernetan.
Bermeotar jendea oso umoretsua eta alaia da, ez izan beldurrik edozer galdetzeko eta beraiekin hartu-emonean jartzeko.
8. Merkatu plaza ezagutu
Bertoko ekoizleek beraien produktuak saltzen dituzte egunero, mendeetan egin izan duten erara. Gainbeheran dagoen usadioa delako eta bertoko produtuen kalitatea handia delako, biziki gomedatzen dizuegu astearteetan eta larunbatetan herriko plaza bisitatzea.
Ordutegia: 9:00etatik 14:30ak arte lan egunetan.
9. Erosketak egin
Oso atsegina da Bermeoko komertzioa ezagutzea: tratu pertsonalizatua eta kalitate goreneko produktu eta zerbitzuak aurkituko dituzu. Herri-nortasunarekin zerikusia duten produktuak ere badaude: Geuzetxuek-en euskal herriko produktuak, Gaztelugatxe gozotegian San Juanen Oinatzak, Atela gozotegian San Juanen opiltxo beteak, Elorri eta Uhaina Surf & Arten artisautza edo Hirulau Souvenireko opari bereziak.
Hainbat arrain kontserba lantegi ditugu, non salmenta zuzena egiteko dendak dauden. Aukera ezin hobea lehen mailako produktuak oparitzeko. Bermeoko kontserberen informazioa hemen.
11. Gure auzoak ezagutu
Udako egunetako giro epel eta gozoa aprobetxatuz, Bermeok dituen mendiguneak eta auzo bideak ezagutzeko aukera ugari ditugu: auzo bideak,
.Nordic Walking ibilbideak eta BTT ibilbideak eta gaitasun maila desberdinentzako egokituta.
Tribisburun, penintsulako iparraldeko Nekropolis Erromatar haundiena bisitatzeko aukera duzu.