top of page

Uda familian

Bakarrik baino, umeekin hobeto. Familian egiteko planak.

1. Bermeo-Gernika tren txangoa

Portua, lurmuturrak, itsasadarra, tunelak, hondartzak, padura, basoak… Tren ibilbide hau hainbat herritatik pasatzen da, umeentzako zein gurasoentzako estimuluz beteriko bidai zoragarria izaten da.

2. Arrantzaleen Museoa

Ia asteburu guztietan dago umeek parte hartzeko  tailer bereziren bat, plan ezinhobeak dira itsasoari buruz ezagupenak zabaltzeko. Arrantzaleen museoaren agendan ikusi bisitatzen gaituzun datak zeintzuk diren eta gustuko duzun zer edo zer aurkitzen baduzu.

Gehiago ikusi

3. Topa Bermeo: bisita dibertigarria

Ezagutu Bermeo jolasten! Escape jolas honekin, kalean jolasten ari zaran bitartean gune historikoa ezagutuko duzu. Aukera paregabea familia edo koadrilan detektibe izango bazinateke moduan herriko gune historikoan bisita autogidatu dibertigarria egiteko. 

Gehiago ikusi

4. Itsasora irten

Nabigatzea era aproposa da gure oporretako egun bat pasatzeko. Izaro, Ogoño, Akatz, Gaztelugatxe, Matxitxako, Mundakako itsasadarra, Bermeoko badia… Euskal Kostaldeko lekurik ederrenak itsasoz ezagutuz.

5. Jolasguneak

Herrian hainbat jolasgune dauzkagu, besteak beste: Lameran, Talan, Erreten Lameran eta auzoetan. Talakoak itsasorako bista izugarriak daude umeek gustoko duten bale arrantzaren inguruko muralekin.

6. Haurren eskualdea

Urdaibai erreserba biosfera bat da, naturaren inguruan gozatzeko hainbat toki daude: Ekoetxea (Familientzat oso egokiak dire tailerrak dituzte), Bird Center (txori migrarien nondik norakoak ezagutzeko leku paregabea), Basondo (bertoko animaliak gertutik ezagutzeko parada), Omako basoa (imaginazio eta sormenaren basoa) edota hondartzan, neguan ere oso ederrak dira eta jolasean aritzeko leku zabal eta lasaiak dira.

Please reload

bottom of page