Udabarrirako planak

Hasiera > Aste Santurako 13 plan

Bermeo urte osoan zehar bizirik dagoen herria da. Udabarriko egun luzeak eta epelak aprobetxatuz hainbat ekintzetaz goza dezakezu: arrantzaleen museoa bisitatu, itsasora irteerak, herritik bisita gidatuak, turismo aktiboa, erosketak... 

1.Topa Bermeo: bisita lagun artean

Topa Bermeo, Bermeoko alde zaharra eta historia ezagutzeko escape jolasa da  Aukera paregabea koadrilan eta norberaren erritmora, herriko gune historikoan bisita autogidatu dibertigarria egiteko.

 

 

 Informazio gehiago 

2.Ibilbide historiko-monumental eta geologiko gidatuak 

Bermeoko flysch beltza, Aritzatxuko olistolitoak, herrian zehar bisita historiko monumentala... Gure kostaldeko altxor ekologikoak eta monumentalak ezagutu ezazuz Naturtek-eko geologoen eskutik: natura, paisaia eta historia ezagutzeko aukera paregabea.

3. Hegaluze: Gaztelugatxera itsasontziz 

Ezagutu ezazu Bermeoko kostaldea eskeintzen ditugun irteera programatuekin: Elantxobe edo Gaztelugatxeko ibilbidea, Bermeoko arrantza portutik irtenda. 

Familia edota lagunekin plan ezberdina egiteko aukera ezin hobea. 

Gehiago ikusi

4. Txof! urpekaritza zentroa: itsas-hondoa ezagutzen

Bermeo urteko edozein garaitan urpekaritza egiteko gune bikaina da, itsas hondo oso aberatsa duena. Txof!-ekin, urpeko hondoa esploratzeak edo gure urperkaritza egiten hasteak ematen dizkizun sentsazio sinestezinak esperimentatuko dituzu modu dibertigarri eta seguruan.

Gehiago ikusi

5. Olatu itsas bidaiak 

Olatuk itsas eta urpeko zerbitzuak eskaintzen ditu: itsasoan eta urpean 30 urtetik gorako esperientzia duten profesionalen eskutik, batez ere, urpekaritzan aritzen gara, baina beste hainbat ekintza burutu dezakezu: itsas ibilbideak, itsasontzien alokairua patroiarekin, urpekaritza marrazoekin...

Gehiago ikusi

6. Matxitxako nautika: nabigatu belaontzian

Gure belaontzian egun osoko irteerak antolatzen ditugu, hamaiketakoa, janari eta edariak barne. Bestalde, belaontzi osoa ere alokatu dezakezu zeure gustoko itsas ibilbidea antolatzeko. 

Gehiago ikusi

7. Bay of Biscay Sailing: katamaranean ibilbidea 

Animatu azaitez gurekin ontziratzera: ibilbide programatuak ditugu Gaztelugatxe Urdaibai edota Izarora. Bestalde itsasontzia osorik alokatu dezakezu patroiarekin. Honez gain, hainbat esperientzia bizi ditzakezu gurekin: iluntzeak, afariak belaontzian, urpekaritza marrazoekin....

Gehiago ikusi

8. Arrantzaleen Museoa bisitatu

Erakusketa iraunkorra oso interesgarria da. Bermeo eta itsasoarekin lotutako jarduerak interesatzen bazaizkizu, ezin duzu galdu. Honez gain hitzaldiak, kultur ekintzak edota erakusketak antolatzen dituzte. Igande arratsaldeetan eta astelehenetan itxita dago. Larunbatetan sarrera doan. 

Gehiago ikusi

9. Gure auzoak ezagutu

Udaberriko egunetako giro epel eta gozoa aprobetxatuz, Bermeok dituen mendiguneak eta auzo bideak ezagutzeko aukera ugari ditugu: auzo bideak,

.Nordic Walking ibilbideak eta BTT ibilbideak eta gaitasun maila desberdinentzako egokituta.

10. Erosketak egin

Oso atsegina da Bermeoko komertzioa ezagutzea: tratu pertsonalizatua eta kalitate goreneko produktu eta zerbitzuak aurkituko dituzu. Herri-nortasunarekin zerikusia duten produktuak ere badaude: Geuzetxuek-en euskal herriko produktuak, Gaztelugatxe gozotegian San Juanen Oinatzak, Atela gozotegian San Juanen opiltxo beteak, Buztin eta Elorriren opari bereziak edo Uhaina Surf & Art eta VA zeramika studio-n artisautza.

​Hainbat arrain kontserba lantegi ditugu, non salmenta zuzena egiteko dendak dauden. Aukera ezin hobea lehen mailako produktuak oparitzeko. Bermeoko kontserberen informazioa hemen.

11. Bermeoko ibilbide turistikoa

Ordu bat baino gutxiagotan egin daitekeen ibilbidea da, herriko interesgune guztiak bisitatzen dira. Aukera ona denbora gutxi baduzu gure herria bisitatzeko. Eskuratu planoa hemen edo turismo bulegoan.

12. Begiratu gure agenda

Bermeon astero hainbat ekintza, erakusketa, kultur ekitaldi…daude. Gomendatzen dizuegu etorri aurretik gure agenda ikustea eta zuen gustoko jardueretan parte hartzea.

Gehiago ikusi

Turismo Bulegoa

Lamera Ibilbidea Z/G 

48370 Bermeo, Bizkaia

turismoa@bermeo.eus

94 617 91 54

Website developed by arriguri

Photography by Izaro Abaroa