top of page
BiziBermeo_Logue2.jpg
Menu Botoie.png
_DSC0124-Editar.jpg

Udazkena umeekin

Bakarrik baino, umeekin hobeto. Familian egiteko 5 plan.

Tren-01-Small.jpg

Portua, lurmuturrak, itsasadarra, tunelak, hondartzak, padura, basoak… Tren ibilbide hau hainbat herritatik pasatzen da, umeentzako zein gurasoentzako estimuluz beteriko bidai zoragarria izaten da.

Ordutegia Euskotren

Arrantzaleen_Museoa_Umiekaz-01-Small.jpeg

2. Arrantzaleen Museoa

Ia asteburu guztietan dago umeek parte hartzeko  tailer bereziren bat, plan ezinhobeak dira itsasoari buruz ezagupenak zabaltzeko. Arrantzaleen museoaren agendan ikusi bisitatzen gaituzun datak zeintzuk diren eta gustuko duzun zer edo zer aurkitzen baduzu.

Gehiago ikusi

069A8170.jpg

3. Jolasguneak

Herrian hainbat jolasgune dauzkagu, besteak beste: Lameran, Talan, Erreten Lameran eta auzoetan. Talakoak itsasorako bista izugarriak daude umeek gustoko duten bale arrantzaren inguruko muralekin.

_69A1046.jpg

4. Itsasora irten

Nabigatzea era aproposa da gure oporretako egun bat pasatzeko. Izaro, Ogoño, Akatz, Gaztelugatxe, Matxitxako, Mundakako itsasadarra, Bermeoko badia… Euskal Kostaldeko lekurik ederrenak itsasoz ezagutuz

Informazio gehiago

Bird_Center-02-Small.jpg

5. Haurren eskualdea

Urdaibai erreserba biosfera bat da, naturaren inguruan gozatzeko hainbat toki daude: Ekoetxea (Familientzat oso egokiak dire tailerrak dituzte), Bird Center (txori migrarien nondik norakoak ezagutzeko leku paregabea), Basondo (bertoko animaliak gertutik ezagutzeko parada), Omako basoa (imaginazio eta sormenaren basoa) edota hondartzan, neguan ere oso ederrak dira eta jolasean aritzeko leku zabal eta lasaiak dira.

Informazio gehiago

bottom of page