top of page

Aita Guria Baleontzia

Interes Puntuak > Aita Guria Baleontzia

Aita Guria baleontzia balearen arrantzari buruzko interpretazio zentroa da.
XVII. mendeko baleontzien antzera eraikitako itsasontzi honetan sasoi hartako balezaleen historia eta bizitzari buruz ikasiko duzu.

Bermeoko armarrian argi ikus daitekeenez, erdi aroan oso handia zen bale arrantzaren eragin ekonomiko eta soziala.

XIV. eta XV. mendeetan, balea oso hurbil harrapatzen zen kostaldean, eta horrela, balea inguruan zebilenean, bermeoko lau atalaietatik talaieroek arrantzaleak ohartarazten zituzten. XVI. mende bukaeran eta XVII. eta XVIII. mendeetan, balea arrantzaleak Asturias, Galizia eta Ternuako lurralde urrunera joaten hasi ziren; geroago, azken leku horretatik Groenlandiara botako zituzten.

 

Aipatutako bidaia horiek ontziak aldatu beharra ekarri zuten; itsasoz bestaldera zihoazenak 60 lagun inguruko tripulazioek osatutako itsasontzi eta galeoiak ziren. Zetazeoari batel txikietan egin behar zitzaion aurre, eta bestetik, oso gogorra zen Atlantikoa zeharkatu behar izatea, Ternuara heldu eta bertan denboraldi luzeak pasatzeko.

Ontzi horietan bertan zatikatu eta aprobetxatzen zuten balea. Baleatik dena aprobetxatzen zen: haragia, mingaina, hezurrak, ornoak, bizarrak, eta, zelan ez, olioa...

Uda hasieratik urriaren 31 arte bisitatu daiteke baleontzia.

  • Eguraldi txarrek eta mareek eragindako ur maila aldaketek ordutegia molda dezakete. Horregatik erreserbak egiteko telefonoz deitzea gomendatzen da. 

  • Gidariek lagunduta bisitatzea gomendatzen da, baina era librean ere bisitatu daiteke.

  • Itsas-historiari buruz gehiago jakiteko, Arrantzaleen Museora bisitatzea ezinbestekoa da, munduan mota honetako museo bakarrenetakoa izanik.

Erreserbak egiteko telefonoa 

94 617 91 21

94 617 91 54

Email

aitaguria@bermeo.eus

Web-a

www.aitaguria.bermeo.org

Beste interesgune batzuk
bottom of page